Skip to main content
Gipuzkoako Foru Aldundia

JEGAN enpresan DUALa egiten ari den Jon Aiertza GFAko Proiektu batean parte hartzen ari da

Oteitza Politeknikoan 2. mailako Diseinuan ikaslea den Jon Aiertzak Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu batean parte hartzen ari da. JEGAN enpresan DUALa egiten den bitartean hartuko du parte proiektu honetan.
Zink-Zamaken injektatutako koladak askatzeko trokelaren hobekuntzan datza proiektu honek. Gaur egun produkzioan enpresan duten pieza batentzat molde eta trokel berri bat behar dute. Jonen proiektua trokel zaharra (orain martxan dagoena) oinarritzat hartuz, haren akats-hobekuntzak identifikatu eta trokel berri bat egitea izango da.
Eskerrak eman nahi dizkiogu hemendik JEGAN enpresari eta bertako partaide diren Iugatz Etxeberria eta Ana Alonsori. Baita ikastetxean bere tutore izango den Santos Aranbururi.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00