Skip to main content

Proiektuak

Batxi-Lab: Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologia

2016-17 ikasturtetik abiatuta, Oteitza Lizeoko irakasle guztiek ikaskuntza metodologiko berrietan oinarritutako ikastaro trinko eta sakon bat jaso zuten HUHEZI-ren adituen eskutik ( hezkuntza berrikuntzan, komunikazioan eta kooperatibismoan espezializatutako fakultatea). Ondoren, gure plan estrategikoan horrela jasorik daukagunez, batxilergoko ikasgai desberdinetan, proiektuka lan egiteko material didaktiko berrian murgildu ginen eta ikaslekin lehen urratsak eman genitugun gelan bere txertaketa eginez.

2017-18 ikasturtean aurreko ikasturtean hasitako lanarekin jarraitzen dugu. Hau da, proiektuka lan egiteko erabaki irmoarekin. Gure helburuetan metodologi berri hauen txertaketa modu progresibo batean daukagu jarria eta datozen ikasturteetan hedapena areagotzen joatea.

Bestalde,Ikastolen Elkarteak konpetentzien lanketan sakontzeko BatxiLab bultzatu du. BatxiLaben helburua, batxilergoan konpetentzien txertaketa burutzea da.

Dinamika partehartzaile bati jarraiki, Ikastoletako batxilergoko irakasleei konpetentzietan oinarritutako prestakuntza eman zaie eta bigarren pausu bezala, Ikastola guztietako arlo ezberdinetako 4na irakasle bildu dira arazo-egoerak diseinatzeko. Arazo egoera hauen inplemetazioa izango da hurrengo erronka.

Enpresentzat zerbitzuak

TKgune: "Berrikuntza eta Teknologia transferentziarako sarea"

TKgunek bere zerbitzu bokazioa dela eta, ETE industrialen errealitateari egokitutako babes teknikoa, erremintak, froga-bankuak, metodologiak, prestakuntza eta laguntza eskeintzen ditu, enpresa hauen behar eta arazoen ezagupen zuzenaren bidez, beraien lehiakortasuna handitzeko. 
TKguneren eskaintza EAEko ETE guztiei zuzenduta dago.
TKGUNE FABRIKAZIO SAREKO PARTAIDEAK: Oteitza, IMH, Miguel Altuna, Bidasoa, Somorrostro, Usurbil, Egibidea, Elorrieta-Erreka Mari, Txorierri, Lasalle Berrozpe,  Goierri, Lea Artibai eta Tolosaldea.

"HOBETU ETA BERRITZEN DUGU:  IRAKATSI EGITEN DUGU"

ETHAZI

Proposatutako ikaskuntza-eredua Erronketan Oinarritutako Elkarlaneko Ikaskuntzaren ikuspegian oinarritzen da. Bertan, egoera problematikoak planteatzen dira, ikasleek taldeka lan egin dezaten eta irtenbideak sor ditzaten. Ikuspegi horrek ikaskuntzaren mekanika berrinterpretatzea eskatzen du, non ikasleak beren eraldaketa-prozesuaren arduradun diren.

Eredu horretan, ikasleek taldeka lan egiten dute horretarako prestatutako gela batean, egoera erronka gisa bizitzeko eta irtenbiderik onenak proposatzeko behar den ezagutza sortzeko. Lan-prozesuak honako hauek ditu ardatz: ikasteko autonomia, talde-lana, ezohiko emaitzetarako orientazioa eta zeharkako beste gaitasun estrategiko batzuk.

Ikasleek sortutako emaitza interpretatu eta aztertu egiten da funtzionatu duena eta funtzionatu ez duena, hurrengo erronkan zer desberdin egingo den erabakitzeko, lehentasunezko helburuetara hurbiltzeko. Ikuspegi horrek hainbat elementu birdefinitzea eskatzen du, hala nola ordutegiak, ebaluazioak eta ikasgelaren konfigurazioa. Elementu horiek erronketan oinarritutako ikaskuntza-ikuspegi berrira egokitu behar dute.

ETHAZI ereduak ezaugarri hauek ditu:

  1. Intermodalitatea: Erronken diseinua ahalik eta gehien hurbiltzen da heziketa-ziklo bakoitzaren lan-errealitateko jarduera-egoeretara, eta lanbide-konpetentzien eta zikloaren ikaskuntzaren emaitzen azterketa sakona egiten da, ikaskuntza-denboren eraginkortasuna hobetzeko.
  2. Zikloan autokudeatutako irakasle-taldeak: Talde-lana eta erantzukizuna indartu egiten dira irakasle-taldetik bertatik. Talde hori kide gutxi batzuek osatzen dute, eta heziketa-ziklo osoaz arduratzen da. Taldeak autokudeaketa-maila handia du, eta ordutegiak, espazioen erabilera, zaintzak eta ordezkapenak ikasleen ikaskuntzaren garapenaren beharretara egokitu ditzake. Taldeak berak banatzen ditu banakako eta taldeko tutoretzak ziklo osoan.
  3. Konpetentzien garapenean eboluzionatzeko ebaluazioa: Ebaluazioa ikasleen ikaskuntza-prozesuaren funtsezko zati gisa integratzen da, aurreikusitako konpetentzia profesionalak eskuratzean izan duen bilakaerari buruzko feedback ohikoa eskainiz. SET (Skills Evolution Tool) tresna espezifikoa erabiltzen da irakasleek, ikasleek eta beste eragile batzuek ebaluazio-prozesuan parte har dezaten errazteko.
  4. Ikaskuntza-espazioak egokitzea: Metodologia berri horiek ezartzeko, gaur egun prestakuntza-zentroetan ez dauden ikasgelak, ekipamenduak, altzariak eta espazio espezifikoak behar dira. Espazio malguak, irekiak eta interkonektatuak izan nahi dira, lan aktiboa eta kolaboratiboa ahalbidetuko duten ingurumen-egoerak erraztuko dituztenak.

Idazkaritzako Ordutegia

Astelehenetik asteazkenera

  • 07:45 - 19:00

Ostegun eta ostirala

  • 07:45 - 16:00