Gure goiburuak (misioak) horrela dio:
Ikasleei prestakuntza osoa, adimen- eta giza-heldutasuna, eginkizun sozialak garatzea eta bizitza aktiboan erantzukizunez eta gaitasuna izanik sartzea ahalbidetzen dien ezagutza eta trebetasunak ematea. Trebatasun horretan ekintzailetasuna sartzen da
Bestalde Oteitza Lizeo Politeknikoak HETEL, EHI, eta Hezkuntza sailaren ekimen eta proiektuetan parte hartzen du bertako kide diren gainerak ikastetxeekin batera.
Gure ikuskerak (bisioak) berriz, horrela dio:
Oteitza Lizeo Politeknikoak, berrikuntza pedagogiko eta teknologikoengatik, gure lanaren eraginkortasunagatik eta bezeroei emandako kalitatezko zerbitzuagatik nabarmendu nahi du  eskualdean, beti ere etengabeko hobekuntza eta bikaintasun bidean. Osotasuneko formazioa eman nahi horretan sartzen dugu ekintzailetasuna.
Gure balioetan ardura azaltzen da:
Gure lanpostuan eta gizartearen zerbitzurako beharrezko konpetentziak lortzeko ARDURA aukera eta bide ezberdinak  aprobetxatuz.
Guzti hau oinarri, gure estrategia planeko lerro bat ikasleak konpetentzietan heztea da. Hemen kokatzen da Urratsbat programan parte hartzea eta jarritako helburua :
"Ikasleak ekintzailetasunean hezi eta ikasturte bakoitzeko gutxienez proiektu bat gauzatu”
Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAK koordinatutako Lanbide Heziketako ikasleek beraien enpresak sortzen laguntzeko programa da

Informazio gehiagorako klikatu:
http://ekingune.tknika.net/urratsbat