Oteitza Lizeo Politeknikoko batxilergoko ikasleen notaren batez bestekoa Euskal Autonomi Erkidegoko ikasleena baino altuagoa izan da.

Gure ikasle guztiek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko proba gainditu dute.

Beste urte batez ere pozgarria izan zaigu Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioko (USE), lehen hautaproba zena, ohiko azterketen emaitzak jasotzea, datu biribilak izan baititugu. Aurtengoan ere Euskal Autonomi Erkidegoan azterketa egin duten nota baino, 6,71a, emaitza hobea lortu baitute gure ikasleek.

Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko USEko azterketa %98,19ek gainditu dute, Gipuzkoan %99k eta Oteitza Lizeo Politeknikoan, berriz, %100ak. Berri pozgarria denontzat.

Azterketa honetara aurkeztu direnak batxilergoa amaitu duten 117 ikasle izan dira. Oteitzatik eraman duten batez besteko nota 7,82 izan da. EAEko ikastetxeen batez bestekoa 7,63 izan da. Hamarren batzuk baino ez dira, baina kalitatezko hezkuntzaren eta Oteitzan egindako lanaren ondorio dira.

Bestalde, USEko ezohiko azterketak, datorren hilaren 4, 5 eta 6an izango dira. Bertara gure ikasle gutxi batzuk ere joango dira eta beraiei ere zorte ona opa diegu.

Gure ikasleei eta noski irakasleei ere Zorionak!!!

Esparrua: