Azken zortzi urteetan bezala, aurten ere ez diogu Top@dipc-ek antolatutako ikasle eta zientzialarien arteko topaketari muzin egin eta han izan gara Bilbo eta Donostian antolatutako jardunaldian!
Aukera ederra izan zen, bai,  horrela deskribatuko genuke. Ez da egunero horrelako aukera izaten eta benetan merezi izan duela pentsatzen dugu. Beraien hitzek eta solasaldiek ikasteko gogoa sartu ziguten lehenengo momentutik. 
Hurrengo urtera begira, ikasleak animatzen ditugu bertara joateko, entzuteko eta beraiekin egoteko. Esperientzia oso polita izan da eta horrelako aukerei behin pasatzen utziz gero, agian ez dugu berriz ere bueltan izango, beraz, aprobetxatu!
Eta, noski, beraien esaldi batekin geldituko gara:
"Jakinduria galderak egitean datza, galdera onenak egiten dituena da zientzilaririk onena".
Gure eskerrak irakaslegoari, aukera hau emateagatik.
2. Batxilergoko ikaslegoa.

Esparrua: