Galdera bat buruan abiatu ginen Bilborantz lau lagun gure zientziarekiko ezagutza zabaltzearren. Bertan, Pedro Miguel Etxenikek umorez aurkeztutako topaketan, Nobel saridun fisikaria, David Wineland, eta BRAIN proiektuan dabilen neurobiologoa, Rafael Yuste,  ziren galderei erantzuteko prest. Hamaiketakoa barne zientziari buruzko ikuspegia handitu zitzaigun. Pelikuletako zientzialari arraroen irudia ezabatu ziguten eta orain arte ikusitako gutxi horren errealitatearen praktikotasunaz jabetu ginen, neurobiologoa hamaiketakoan guregana hurbiltzean eta fisikariak anti materia zer zen hain naturaltasun handiz azaltzean, urrutiko gaiak iruditzen zaizkigunak gertutasunez jorratzean. Zientzia munduan sartzeko grina kutsagarria izateaz gain, erronka desberdinak ezarri eta hauek gainditu behar ditugula helarazi ziguten, beraiek adibide izanik. Esperientzia bizitzea merezi izan zuen eta aukera izanez gero, topaketa honetara itzuliko ginateke, nork esan dezake Nobel saridun batek anti materia zer den azaldu diola?

http://dipc.tv/bideoa.php?lang=eu&idbideoa=486&idkategoria=0

Esparrua: