Fabrikazio alorrean, prozesu eta produktuen hobekuntzarako berrikuntza teknologikoko zerbitzua.

Fabrikazio prozesuen hobekuntza eta eskakizun igoera honen aurrean, TKgune sareko ingenieri taldeak zure egungo prozesuak aztertu genitzake. Honela, planteamentu ezberdinak egin eta erabakirik egokiena diseinatu eta gauzatuko ditugu; fabrikazio denborak murriztuz, enpresako makinak egokituz, etab.
Gainera, prozesu eta operazio ezberdinak ere simulatu genitzake, lan gune ezberdinen arteko interferentziak ekidinez eta emaitzak aztertuz ondoren lorturiko hipotesiak baztertuz ala onartuz.
Horrezgain, guztiz berritzaileak izango diren prozesuak planteatu ditzakegu, diseinatu eta saiakuntzak egitearekin batera. Horretarako, TKgunen aldez aurretiko azterketa garatu daiteke ondoren frogak egin eta alternatiba berriaren onurak eta efizientzia ikusteko.
Produktu berrien dinamizazioa eta laguntza eskaintzen dugu gure ikuspuntu tekniko, teknologiko eta produktiboa bateratuz eta zure zerbitzura ipintzen ditugu gure sorkuntzarako erremintak, produktuen analisietarako teknologia, etab.
TKgunen prototipo eta material ezberdinak testatu eta fabrikatu ditzakezu, fabrikazio prozesuak optimizatu eta baita produktu berrien industrializazio frogak egin ere zure produktuaren edozein aurreserierekin. Makina erreminta fabrikatzaileen ikuspuntua eskaini dezakegu eta zure produktua ekoizteko makinaren inguruan aholkularitza eskaini.

EKIPAMENDUA

TALLER MEKANIKOA

  • CNC mekanizazio zentroak
  • Fresadora koonbentzionalak
  • CNC torneaketa zentroak
  • Torno konbentzionalak
  • Artezgailu tangenzialak
  • Artezgailu zilindrikoak
  • Hari bidezko elektrohigadura
  • Sarpen bidezko elektrohigadura
  • Renishaw egiaztapena makinan
  • Mitutoyo Tridimentsionala
  • Fabrikazio Metaliko Aditiboa

CAD-CAM-CAE

  • Software ezberdinak
  • 3D inpresioa
  • 3D eskanerra

LABORATEGIAK

  • Metrologia
  • Saiakuntza mekanikoak
  • Metalografia eta Materialak
  • Automatizazio Industriala
  • Prozesuen Kontrola
  • Ultrabioleta bidezko Pitzaduren Detektagailua
  • Ultrasoinu bidezko Pitzaduren Detektagailua

TAILERRAK

  • Makina Konbentzionalen tailerra
  • Soldadura tailerra
  • CNC tailerra
  • Makina Berezien tailerra
  • Mantenimentu Industrialeko tailerra

ZENBAKIZKO KONTROLAK

  • Fagor
  • Heidenhain
  • Fidia
  • Fanuc

OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOAK zure zerbitzura ipintzen du bere azpiegitura eta jasotako jakintza guztia.

ANTOLAKUNTZA

  • Enpresako zelulen, sekzioen eta Lay Out-aren optimizazioa.
  • SMED Aldaketa Denborak Murrizteko azterketa.
  • 5S Metodologiaren inplantazioa.
  • Produktuaren kudeaketaren analisia enpresa barruan.

DISEINUA

  • CAD 3D Proiektu konplexuen soluzioen bilaketa eta diseinua.
  • Produktu, konponente, utilaje eta prototipoen diseinua.
  • Prototipaketa eta lehen serieak.
  • Produktu berrien diseinurako laguntza ekintzaileei.
  • Forja prozesuen optimizazioa/diseinua (hotzean, beroan eta erdibero)
  • Forja modeloak sortzeko materialen karakterizazioa.
  • Trokelaketa prozesuen diseinu eta optimizazioa.

FABRIKAZIO MEKANIKOA

  • Material metalikoen mekanizazioa (Aluminio, Altzairu, Tenplatuak, Erdoilgaitzak, Kobre elektrolitikoak, Fundizioak, Grafitoa, Brontzea, Titanioa, Inkonela...).
  • Material ez metalikoen mekanizazioa (Beira berriztagarriak, Resinak, Metilo Polimetakrilatoak, Ertalona, Nylona...).
  • Zenbakizko Kontrolaren Programazioa ISO kodigoan eta pieza konplexuen parametrizazio egokia.
  • Produkzio prozesuen optimizazioa mekanizazio estrategiak, erreminta, lubrikazio sistemak eta utilaje egokien aukeraketa eginez material ezberdinetarako.
  • CAM bidezko programazioa.
  • Piezen,muntaien,makina eta preserieen prototipaketa bezeroarentzako inplantazioa edota merkaturaketa egin aurretik.
  • Sarpen bidezko elektrohigadura elektrodoa erabiliz.
  • Hari bidezko elektrohigadura.
  • Material plastikoen fabrikazio aditiboa.
  • Injekzio plastikoarako Moldeen fabrikazioa.
  • Estanpaziorako moldeen fabrikazioa.
  • Mangitoentzako moldeen fabrikazioa.
  • Enbutizio eta ebaketa Trokelen fabrikazioa.
  • Trokel progresiboen fabrikazioa.

METROLOGÍA

  • Piezen neurketa Tridimentsionalean (makinatik kanpo)
  • Piezen neurketa Renishaw bidez (makina barnean)
  • Zimurtasunaren neurketa

MATERIALAK

  • Gogortasun Saiakuntzak (HRC, HRB, HB, SHORE)
  • Trakzio Saiakuntzak
  • Toleste saiakuntzak
  • Altzairuen behaketa mikroskopikoa
  • Ultrasoinu eta Argi Ultrabioleta bidezko pitzaduren detekzioa
  • Charpyren Penduluaren saiakuntza Materialen erresilientzia neurtzeko
  • Karbono portzentaia kalkulatzeko saiakuntza

OTEITZA L.P.-N GARATUTAKO ZERBITZUEN ADIBIDEAK

Lanbide Heziketako ikastetxe honetan Urola Kosta eta EAE-ko enpresa ezberdinetatik etorritako arazo eta erronka gehinei eman zaie erantzuna.

  •  Sekore ezberdinetako  material berezien eta geometria konplexuko piezen mekanizazioa Mekanizazio Zentroetan, Makina berezietan eta Abiadura Handiko Makinetan. 3+2 ardatzetako piezen mekanizazioa.
  •  Material ezberdinetako piezen torneaketa eta fresaketa Torreta Motorizaturiko Torneaketa Zentroetan.
  •  Pieza prismatiko nahiz reboluzioko piezen Artezketa.
  •  Pieza ezberdinen elektrohigadura bidezko mekanizazioa sarpen eta hari bidez.
  •  Apurtutako matxoen extrakzioa eta tenplaturiko piezen hariztaketa.
  •  Trokelen diseinu eta fabrikazioa.
  •  Makina eta prototipo ezbedinen diseinu eta fabrikazioa.
  •  Mota ezberdientako moldeen diseinu eta fabrikazioa makinabilitate zaileko materialetan.
  •  Zentral Elektriko eta emaria erregulatzeko sistemen optimizazioa.
  •  3D inpresioa pieza plastikoetan (ABS, ULTEM, material flexibleak,...).
  •  Piezen neurketa tridimentsionalean.
  •  Material ezberdinetako pieza ezberdinen prototipaketa.
  •  Materialen Erresistentziaren azterketak eta Elementu Finitu bidezko Analisiak.
  •  3D eskaneoa eta Alderantzizko Ingenieritza.

ELEKTRONIKA ETA AUTOMATIZAZIOA

  • Prozesuen Automatizazioa
  • Sentsoreen kontrola eta telekomunikazioa - 4.0 INDUSTRIA
  • Domotizazioa