TK Gune gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren II Edizioaren Oinarriak, Eskaera Orria eta Memoria Teknikoa atal honetan aurkituko dituzu.

  • Erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat
  • 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.
  • Aurkezteko epea: 2015ko maiatzaren 7tik ekainaren 30 arte

EKINTZAILETASUNA SEKTORE INDUSTRIALEAN
TK Gune Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, TK Gune gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren I Edizioa abiatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren aguntzarekin, eta Danobat Group Koop. E., Alcorta Forging Group S.A., Grupo Schaeffler, Grupo Egile, Grupo Maherholding eta Ferretería Unceta S.A. enpresen babesarekin.
Ekintzailetasun industrialaren eremuan kokatuz, Euskal Herrian errotutako beste ekintza on batzuk osatu nahi ditu.
Beste sektoreekin alderatuta ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Batetik azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat.
Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko, ekimen hau abiatzea egokitzat jo dugu.
OINARRIAK
ESKAERA ORRIA: (pdf formatua bete ahal izateko zuzenean ireki beharrean deskargatu fitxategia, bete eta bidali)
MEMORIA TEKNIKOA: (pdf formatua bete ahal izateko zuzenean ireki beharrean deskargatu fitxategia, bete eta bidali)
Harremanetarako:
TKGune:    943748379 telefonoa edo asmaola@asmaola.com
Oteitzako arduraduna: 943 111 000 telefonoa edo iaranguren@oteitzalp.com  
TK Guneri buruzko informazioa