Azaroaren 6tik 8ra bitartean Donostian Zientzia Astea izango dugu EHUren eskutik. Oteitza Lizeoko irakasle eta EHUko ikasle den Aitor Azpirozek eginiko itsuentzako surf­ohola izango da bertan erakusgai. Horretaz gain, Surf Taulen Berrikuntza Lehiaketan aurkeztutako proiekturik onenak erakutsiko dizkigute Zientzia Astean.
Honakoak izango dira stand horretan aurkeztuko diren proiektuak: zuntz naturalen fabrikazioa surf taulentzat, itsuentzat moldatutako taulak,taula motorizatua, sentsore inertzialen bidezko jarrera­hobekuntzarako eredua eta erreferentzia­bandak surf taularen gaineko jarrerarako. Beraz, olatuak hartzea gustuko baduzu eta ura zure elementu naturala bada, azaldu beharra daukazu!