1. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako graduatu-titulua dutenek egin ahal izango dituzte Batxilergoko ikasketak.

  2. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 eta 65.1 artikuluek aipatzen duten teknikari-tituluak dituztenek Batxilergoko modalitate guztietarako sarrera zuzena izango dute.

  3. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 53.2 artikuluan jasotzen denari jarraiki, Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari-tituluak dituztenek Batxilergora sartzeko aukera izango dute.