Zarauzko Udalak aztarna ekologikoa kalkulatu du herritarren bizimodua garapen iraunkorrarekin bateragarria den ala ez jakiteko helburuarekin. 

Izaki bizidun guztiok natur baliabideen menpe gaude eta, ondorioz, izadian aztarna ekologiko edo eragin bat sortzen dugu. Horrexegatik, hori guztia azaltzen duten panelak ezarri ditugu ikastetxean.

Bere aztarna ekologikoa kalkulatzen duen ikasle, guraso, irakasle edo herritar bakoitzeko Zarauzko Udalak diru ekarpena emango die herrian lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei.

Parte hartu ondorengo inkesta osatuaz!

http://aztarnaekologikoa.eus/zure-aztarna-kalkulatu/