Lanbide Heziketan badira hainbat urte, ikaskuntza metodologi berriak txertatu genitugula. Gizartea aldatzen doa eta ikaskuntza prozesuak ere moldaera berrietara egokitzea ezinbestekoa zenaren iritziarekin abiatu ginen etapa berriari aurre eginez.

Denborak arrazoi eman digu, eman genuen pausoa ezer hutsean ez dela gelditu. Emaitzak bistakoak ditugu: enpresek duten ikasleenganako asebetetze maila altua da, formakuntza teknikoari eta eskolatik transmititzen ditugun giza balioei dagokionez.

Ikasketa kolaboratiboan, ikasle bakoitzak bere ikasketa-prozesua kontrolatu behar duela esan daiteke, baina baita ere , gure ustez, ikasketa-prozesua beste lagunen laguntzarekin gauzatzen bada erakargarriagoa eta aberasgarriagoa izango da. “Kolaboratibo” hitzak norberaren inguruan dauden lagunez pentsatzera bultzatzen gaitu.

 

Aurtengoan , metodologi pedagogiko berriak abian jarri eta taldeko harremanak sustatzeko helburuarekin, lanbide heziketako 1.kurtsoko ikasleek erronka bati aurre egin behar izan diote.

 

Irakasleek ikasgelan bi orduz gelan erronka garatzen aritu ondoren, ikasleak metodologiaren inplementazioa praktikan jartzera irten ziren ikastetxeko instalakuntzetatik kanpo. Horrela, ikasleek , lehenik Munoan egin beharreko muntaia lanak egin ostean uretara abiatu ziren beraien erronka frogatu ahal izateko.

Aurreko urteetako esperientzia baliagarria eta ikasturtean zehar arrakastatsua izanik, modu xelebre baina era berean eraginkor honetan, jolastuz baina ikasiz, jarduera ezohiko bat burutu genuen beste behin ere.

ARGAZKIEKIN EGINDAKO MUNTAIAK : MUNTAIA1     MUNTAIA2  

Eskerrik asko ikasleei izandako jarreragatik eta pasatako argazki eta bideoengatik, mila esker irakasleei erronkaren garapenean emandako laguntzagatik eta Miguel Angel Letamendiari antolakuntzan hartutako lanagatik!!!!!!!