HEZKUNTZA KONPETENTZI OROKORRAK

Curriculuma garatzeko, Batxilergoan honako hezkuntza-konpetentzia orokorrak proposatzen dira:

  1. Modu autonomoan erantzukizunez bizitzen ikastea, norbere burua ezagutu, osasun mentala eta fisikoa zaindu eta ohitura osasuntsuak garatzen ikasiz. Gizaki guztion eta oraingo eta etorkizuneko belaunaldien ondarea diren naturaz eta natura-baliabideez modu erantzulean gozatzen ikastea.
  2. Ikasten eta pentsatzen ikastea, informazioa interpretatzen, sortzen eta ebaluatzen, erabakiak hartzen eta arazoak konpontzen, ikasteko eta lan egiteko ohiturak eta ikasteko estrategiak ikasiz, ezagutzaren eta esperientziaren askotariko arloetan arazoak identifikatu eta konpontzeko ezagutza zientifiko eta matematikoaren metodoak aplikatzen ikasiz.
  3. Hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzen ikastea, modu kritikoan erabiltzen eta interpretatzen ikastea hedabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta baita musika- eta gorputz-hizkuntza artistikoak, gorputz-hizkuntza plastikoak eta bisualak ere.
  4. Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta gatazka- egoeretan elkarrizketa eta negoziazioa erabiltzen, modu aktibo eta demokratikoan parte hartzen, taldean lan egiten eta elkarlanean jarduten eta aniztasuna errespetatzen ikasiz.
  5. Pertsona bezala garatzen ikasi, norbera izan, emozio negatiboak kontrolatu eta modu positiboan eta errealistean norbere burua baloratu, autonomoa eta norbere erabakien erantzulea izan eta printzipio etikoen arabera jardunez.