Joan den apirilaren 7an, Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle izan den Maddi Rodriguezek "Aparteko Batxilergoko Saria 2015-2016" jaso zuen. 

Diplomak Maite Alonso Lakuako Hezkuntza sailburuordeak eta Lucia Torrealday Hezkuntza Berrikuntzako zuzendariak eman dituzte.

15 irabazleek udaran Kanadako Toronton hiru asteko egonaldiaz gozatzeko aukera izango dute, beraien ingeles maila hobetuz.

2015-2016 urtean Euskadin amaitu zuten 14.810 batxilergoko ikasleetatik 589 izan ziren Aparteko Saria lortzeko probetara izena eman zutenak. Guzti horiek batxilergo osoko nota 8,75 puntutik gora izan behar zituztelarik.

Saritua gaur egun unibertsitateko lehen urtean matrikulatuta dago eta ondoko hau ikasten ari da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Zuzendarien Aurrerabideko Programa

ZORIONAK MADDI!!!!!!

Esparrua: