LAN MUNDURAKO SARRERA ZERBITZUA

Lan mundurako sarrera zerbitzua (CAE), Oteitza Lizeo Politeknikoaren lan bitartekaritzarako esparrua da. CAE-ak lan bila dauden pertsonentzat lan eskaintzak eskaini eta kudeatzen ditu.

Urola Kostako instituzio eta enpresekin dugun harreman estuak, lan eskaintza ugari kudeatzera eraman gaitu denboraren poderioz.

LAN ESKATZAILEAK

CAE-ak, Oteitza Lizeo Politeknikoko arautuko (batxilergo, goi eta erdi mailako zikloak) zein ez arautuko ikasleen lan munduratzea erraztu nahiean, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Lan poltsaren kudeaketa eta ikaslegoaren CV gehiketa.
  • Lan eskaintzen tramitazioa.
  • Lanerako programa eta laguntzen kudeaketa.

Zure CVa bidaltzeko, edo edozein galdera egiteko, idatz iezaguzu ezarautua@oteitzalp.com helbidera.

Oteitza Lizeo Politekniko-ko eraikuntzan (Gipuzkoa kalea, 5) edo 943 111 000 telefonoan ere kasu egingo dizugu.

ENPRESA ETA INSTITUZIOAK

Zerbitzu azkar eta eraginkorra 24 ordutan

Edozein espezialitateko profesionalen curriculum-ak bilatzen ari bazara, ez esazu zalantzarik eduki gurekin harremanetan jartzeko.

Zure enpresaren esku jartzen ditugun zerbitzuak hauek dira:

  • Bitartekaritza (lan eskaintzaren kudeaketa eta publikazioa, eta jasotako curriculum-en aurretiko aukeraketa)
  • Kontrataziorako laguntzen eta programei buruzko informazio eta orientazioa
  • Zure behar eta presupuestoari egokitutako pertsonen aukeraketa probak

Gure zerbitzutan interesatua bazaude, jarri zaitez gurekin harremanetan 943 111 000 telefonoan edo ezarautua@oteitzalp.com helbidean.