4.0 Industria kontzeptuak aldaketa handiak dakartza industria-esparruan eta bere helburu nagusia da prozesu produktiboak fabrikazioaren digitalizazioaren bidez eguneratzea, lehiakortasuna irabazteko eta bezeroari zuzendutako produkzio bat ezartzeko.

Eredu-aldaketa horrek teknologia erraztaile batzuk gehitzea eskatzen du, eta teknologia horien ikuspegi globala duten profesionalak, egungo fabrikazio-prozesuak fabrikazio-paradigma berrira egokitzeko.

Proiektu honetan Industrial Internet of Things (IIoT) esparruan lan egingo dugu bereziki, eta bere helburu espezifikoen artean hauek daude:

  • Industriak fabrika adimendunen (Smart Factories) esparruan erabiliko dituen protokoloak eta arkitekturak analizatzea eta soluzioak proposatzea, PLC-ak eta Gateway-ak hodeiko plataforma batekin komunikatzeko.
  • IIoT sistema baten bloke funtzionalak analizatzea eta zenbait erreminta eta teknologia probatzea datuen bilketa eta analisia egiteko eta prozesuen gainean jarduteko.
  • Networking eta automatizazioko ekipamenduen fabrikatzaileekin lan egitea 4.0 Industriarekin lotutako berrikuntzen jakinaren gainean egoteko.
  • FPeuskadiko irakasleei fabrikazio-paradigma berrira egokitutako lanbide-profilak bultzatzeko aukera emango dieten prestakuntzak garatzea.