Urola Kostako  hondakinak biltzeko sistema berria  indarrean dugu dagoeneko. 

Helburua birziklatze-tasa igotzea da, gaur egungo %40tik %75era.

Hondakinak Biltzeko Sistema Berriak sor ditzakeen edozein zalantza argitzeko euskarri ezberdinak jarri ditu Urola Kostako Udal Elkarteak herritarren eskura. Alde batetik, argibideak emateko   arreta eta informazio zerbitzuak    jarri dira bost udalerrietan, astelehenetik larunbatera.

Bestetik, Udal Elkarteko webgunean  hondakinak sailkatzeko   hiztegia    kontsulta daiteke, baita eskualdeko postontzi guztietan banatu den hondakinak bereizten laguntzeko   esku-orria. Webgunean, gainera,   hondakinen bilatzaileari  esker, bilaketa zehatzak egin daitezke hondakin jakin bat nora bota zalantzak sortzen denean.

Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den azaroan martxan jarritako “InguruApp” doako aplikazioa ere deskargatu daiteke Play Storetik. Hondakin mota bakoitza non bota behar den zalantza sortzen denean, herritarrek tresna ezberdin horietan egin dezakete kontsulta egoki sailkatzeko.

Azkenik, Hondakinen Sistema Berriaren funtzionamendua herritarrei argitzen dien   bideoa ere eskura duzu hemen

Zaindu dezagun maite dugun hori!