HETELen Lanbide Heziketako 20 ikastetxeek Abantean jardunaldiak antolatu dituzte, beren ikasleei helburuak lortzeko orduan jarrera positiboa izateak duen garrantzia helarazteko.

20 ikastetxe eta helburu bakar bat: Gazteei lan merkatuko eta, oro har, bizitzako erronka berriei aurre egiteko jarrera positiboa helaraztea. “HETEL Abantean” lelopean Euskadiko Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartea osatzen duten Lanbide Heziketako 20 ikastetxeek partekatzen duten jarrera bat da, eta gerturatzen ari diren erronka berriei aurre egiteko jarrera eraikitzailea eta onprometitua izango duten ikasleak eta irakasleak bilatzen ditu. Azken finean, ikasleak lan-merkatuari aurre egiteko prestatzeko modu bat da.

HETEL Abantean programa gauzatzeko, HETELeko ikastetxe bakoitzak hizlari bat gonbidatuko du, bere esperientzia pertsonalari eta profesionalari buruzko hitzaldia emateko eta entzuleentzat eredu izateko.

Egitasmo horren barruan, Iñigo Ugartek, ieTeam enpresako zuzendariak, Oteitza Lizeo Politeknikoko Erdi eta Goi Mailako ikasleei zuzendutako hitzaldi bat eman du, "Datorkigun etorkizuna. Mugitu egin behar gara!. Baino azkar eta ondo" lelopean.