2. Mekatronikako taldea aurreko asteko ostegunean Zumaiako Jose Mari Korta industrialdean kokaturik dagoen Okin enpresako instalazioak ikustera joan zen.
Bisita hasi aurretik, bertako Giza Baliabideen Arduradunak, Zuzendari Orokorrak eta Mantentze Arduradunak hasierako azalpena eman ziguten. Alde batetik, gaur egun OKIN enpresaren zenbait xehetasun adierazi ziguten ( Getariko Indaux enpresako nagusiek sorturiko enpresa taldearen barnean kokatzen da, OKIN edo ARTADI ALIMENTACIÓN S.L.) eta bestetik, beraiek Oteitza Lizeoarekin duten erlazio historikoa nabarmendu zuten, erreferentziazko lanbide eskola dutelarik.

Aldi berean, eta ikasleen informaziorako, Lanbide Heziketako industri arloko bi Goi Mailako Ziklo dituzten ikasleak soilik hartzen dituztela nabarmendu zuten eta helburu hori lortzeko DUAL hezkuntzan zein ikasleen formazioan beraiek duten inplikazioa oso garbi geratu zen, adibide batzuk aideraziz.
Ondoren, Mantentze arduradunarekin ordu eta erdiko bisita probetxugarrian azalpen guztiz interesgarriak jaso zituzten. Ikasleak oso gustora geratu ziren.
Eskerrik asko bertako arduradunei