Zortzi gaztek hartuko dute parte finalean, tartean gure Amaia Urbieta
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa azken txanpan da. Dagoeneko jokatu dira kanporaketa guztiak eta finala jokatuko da maiatzaren 25ean, Arrasateko Amaia antzokian. Zortzi gaztek hartuko dute parte bat-bateko final horretan. Bost kanporaketa jokatu ondoren sailkatu dira. 
 
• Eneko Araiztegi, Segurakoa
• Maider Arregi, Oñatikoa
• Jon Gurrutxaga, Azpeitikoa
• Iñigo Ibañez, Azpeitikoa
• Aratz Igartzabal, Gabiriakoa
• Paul Iruretagoiena, Ataungoa
• Iraitz Mateo, Oiartzungoa
• Amaia Urbieta, Zarauzkoa
Finala goizeko 11:00etan hasiko da, Amaia Antzokian. Gipuzkoako txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalera pasako dira. Animo Amaia!

Esparrua: