Joan den  apirilaren 28an Erdi Mailako 1. kurtsoko ikasle guztiak  FRESMAK enpresara bisitan izan ziren, Mekanizazioa eta Instalazio Elektrikoak zikloetako ikasleak.  Bertan enpresaren egitura, sekzio desberdinak, mekanizazioak eta muntaiak ikusteko aukera izan zuten.

Bisita oso interesgarria izan bazen ere eguna ez zen hor amaitu, Lucia eta Axpi irakasleen laguntzaz SURFa egitera joan bai ziren hondartzara, era honetan goiz borobila pasaz.

Irakasle eta ikasleen esanetara gehiagotan egin behar dira horrelakoak!!!!