Ikasketa Plangintza

Lehen Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 - Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa 198 h.
M2 - Produktu mekanikoen diseinua 297 h.
M6 - Fabrikazioaren automatizazioa 198 h.
M7 - Fabrikazio mekanikoko teknikak 198 h.
M10 - Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M3 - Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua 240 h.
M4 - Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua 120 h.
M5 - Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua 140 h.
M8 - Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua 50 h.
M9 - Ingeles teknikoa 40 h.
M11 - Enpresa eta ekimen sortzailea 60 h.
M12 - Lantokiko prestakuntza 360 h.

Irteera Profesionalak

Lanbide ingurunea:

  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CADeko teknikaria.
  • Produktuak garatzeko teknikaria.
  • Matrizeak garatzeko teknikaria.
  • Tresnak garatzeko teknikaria.
  • Moldeak garatzeko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

Helburu orokorrak:

  • Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzeko dimentsionatze-kalkuluak egitea eta proba-planak zehaztea.
  • Planoak egiteko marrazketa-teknikak aplikatzea eta produktuak diseinatzeko zehaztapen teknikoak finkatzea.
  • Osagai normalizatuak eta merkataritza-materialak identifikatzea, eta horien ezaugarriak duten erabilerarekin lotzea, produktua diseinatzean horiek hautatzeko.
  • Probak eta egiaztapenak planifikatzea, eta diseinatutako produktua homologatzeko horiek nola gauzatu zehaztea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistemen funtzionamendu-ezaugarriak zehaztea, haien jarduera-zikloa ezartzea, dagozkien osagaiak hautatzea, eta potentzia- eta aginte eskemak egitea, planteatutako soluzioa automatizatzeko.
  • Industria-marrazketari buruzko arauen arabera CAD,arekin lan egiteko teknikak aplikatzea, multzoko eta fabrikazioko planoak egiteko.
  • Fabrikazio-mugak identifikatzea, eta prototipoen fabrikazioan makinen eta prozesuen ahalmenak aztertzea, produktuaren diseinuan aldaketak egiteko.
  • Moldeak zehaztea, eta betetze- eta hozte-prozesua simulatzea, haien diseinua doitzeko.
  • Produktu mekanikoen fabrikazioari buruzko dokumentazio teknikoa, eta haien erabilerari buruzko dokumentazio osagarria prestatu, antolatu eta mantentzeko informatika-tresnak erabiltzea.
  • Lehiakortasuna areagotzeko prozesuen hobekuntzan eta berrikuntzan balioespen adierazleak lan-taldea aldaketetara egokitzeko gaitasunarekin lotzea.
  • Talde-lanaren litezkeen konbinazioak zehaztea, jardueraren gorabeherei erantzuteko eta produkzio-helburuak betetzeko.
  • Konpetentzia berriak identifikatzea (aldaketa teknologikoak eta antolamendukoak aztertuta), konpetentzia horiek lortzeko beharrezko jardunak defendatzea eta hainbat lanpostutara egokitzea.
  • Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
  • Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
  • Ikasteko eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, eta lan-merkatuaren eskaintzak eta eskaerak aztertzea, bere lan-ibilbidea kudeatzeko.