Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzea.

Ikasketa Plangintza

Lehen Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M1 - Interpretazio grafikoa 132 h.
M2 - Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia prozesuen definizioa 231 h.
M7 - Fabrikazio-prozesuen gauzatzea 198 h.
M8 - Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165 h.
M9 - Produktuen egiaztapena 165 h.
M12 - Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 h.

Bigarren Kurtsoa

Ikasgaia Ordu Kopurua
M3 - Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 240 h.
M4 - Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) 40 h.
M5 - Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100 h.
M6 - Produkzioaren programazioa 120 h.
M10 - Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua 50 h.
M11 - Ingeles teknikoa 40 h.
M13 - Enpresa eta ekimen sortzailea 60 h.
M14 - Lantokiko prestakuntza 360 h.

Irteera Profesionalak

Lanbide ingurunea:

  • Mekanikako teknikaria.
  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
  • Erreserben arduraduna.
  • CNCko programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.

Helburu orokorrak:

  • Fabrikazioko eta multzoko planoetan jasotako informazioa interpretatzea, irudikapen grafikoari buruzko arauen arabera haien edukia aztertuta, mekanizazio prozesua zehaztearren.
  • Mekanizazio-faseak eta -eragiketak gauzatzeko behar operatiboak aztertzea, prozesua garatzeko beharrezko baliabideak oinplanoan banatzearren.
  • Muntaia-faseak eta -eragiketak gauzatzeko behar operatiboak aztertzea, prozesua garatzeko beharrezko baliabideak oinplanoan banatzearren.
  • Programen instrukzio-zerrenda interpretatzea, haren ezaugarriak prozesuaren eskakizunekin lotuta, CNCko makina-erreminten, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzearren.
  • Produkzioa programatzeko kudeaketako erreminta eta programa informatikoak ezagutu eta aplikatzea.
  • Kudeaketa-teknikak ezagutu eta aplikatzea eta prozesuen garapena aztertzea, lanpostuetan hornitu beharreko materialak eta erremintak zehaztearren.
  • Prozesuak garatzean sor daitezkeen kontingentziak identifikatu eta baloratzea, horien sorburuak aztertzea eta sorrarazten dituzten arazoak ebazteko erabakiak hartzea.
  • Produkzio-baliabideak mantentzeko planak interpretatzea eta kudeaketa-tekniken aplikazioarekin lotzea, haien garapena eta aplikazioa gainbegiratzearren.
  • Kalitate-sistemak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumen-babesekoak aztertzea, eta kalitate-sistemak, laneko arriskuen prebentzioak eta ingurumen babesekoak kudeatzeko ereduei eusteko beharrezkoak diren ekintzak identifikatzea.
  • Talde-laneko jardunen litezkeen konbinazioak zehaztea, horiek produktibitatean duten eragina erantzukizunez baloratuta, produkzio-helburuak betetzearren.
  • Konpetentzia berriak identifikatzea, aldaketa teknologikoak eta antolamendukoak aztertuta, eta konpetentzia horiek lortzeko beharrezko jardunak zehaztu eta planifikatzea.
  • Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.
  • Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
  • Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
  • Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.
  • Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.