Ikaskuntza-eredu guztia ERRONKETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA KOLABORATIBOAREN inguruan antolatzen da ETHAZI zikloen funtsa.

Egoera problematiko bat (hori erronka bihurtuta), taldetan konfiguratutako gela bati planteatzen zaio. Hor, lan-prozesuak aukera eman behar die ikasleei egoera erronka gisa bizitzeko eta, hortik, behar den ezagutza sortu behar dute, soluzio hoberenak proposa ditzaten.

Ereduaren planteamendua erronken bidez egiteko, beharrezkoa da ikaskuntzaren mekanikaren berrinterpretazio bat. 

ETHAZI EREDUAREN EZAUGARRIAK:

  • INTERMODULARITATEA

Erronken diseinua ahalik eta gehien hurbiltzeko heziketa-ziklo bakoitzaren lan-errealitatera.

  • ZIKLOKO IRAKASLE TALDE AUTOKUDEATUAK

Talde-lana eta erantzukizuna kide kopuru txiki batek osatutako irakasle taldetik bertatik indartzen hasita.

  • EBALUATZEA, KONPETENTZIEN GARAPENEAN BILAKAERA IZATEKO

Ebaluazioa giltzarri gisa integratzen da ikasleen ikasteko prozesuaren barruan, eta maiz eskaintzen die beren bilakaerari buruzko feedback-a aurreikusitako konpetentzia profesionalak eskuratzeko mailan.

  • IKASKUNTZA ESPAZIOAK EGOKITZEA

Metodologia berri horiek inplementatzeko, ikasgelak, ekipamenduak, altzariak eta espazio espezifikoak behar dira, gaur egun prestakuntza-ikastetxeetan daudenen desberdinak direnak. Horien diseinuak kontuan hartzen ditu, batik bat, espazio malguak, irekiak, elkarrekin konektatuak eta lan aktibo eta kolaboratiboa ahalbidetzen duten giro-egoerak errazten dituztenak.