Joan den irailaren 19an, ESPEZIALIZAZIOKO IKASLEEK ALDERANTZIZKO INGENIARITZA SAIO BAT izan zuten IÑIGO MUJIKA Ingeniariaren eskutik.

Bertan honako gai hauek jorratu ziren:

ALDERANTZIZKO INGENIERITZAREN KONTZEPTUA ETA 3D DIGITALIZAZIO MOTAK.

- Alderantzizko ingeniaritzaren definizioa eta jatorriaren zergatia

- Zuzeneko ingeniaritza VS alderantzizko ingeniaritza

- 3D digitalizazio aukerak

- 3D eskanerra eta aplikazio ezberdinak: elementu finitu bidezko analisia, diseinu azterketak, 3D inpresioa, CAM bidezko mekanizazioa...

- 3D eskanerraren erabileraren azalpen bideoa

- Alderantzizko ingenieritza errazago ulertzeko MITUTUOYO-ren eskutik azalpen bideoa

ALDERANTZIZKO INGENIERITZAKO LANKETA PRAKTIKOA

- 3D eskaneatutik CADera pasatzeko urratsak eta kontzeptuen azalpena (puntuen lainoa ("nube de puntos"), mailatua, geometrien sorrera, CAD parametrizatua

- MITUTOYO-ren eskutik azalpen bideoa

- Adibide erreal baten alderantzizko ingeniaritza aplikatua (fundizioko errodetea): Rescan bidezko eskaneatua, GEOMAGIC softwarearen azalpena eta puntuen lainoen lanketa CAD parametrizatua lortu arte

ALDERANTZIZKO INGENIERITZAREN ONURAK ETA EZGAITASUNAK

Saioa, ikasleen esanetara, izugarri interesgarria izan zen.

Mila mila esker Iñigo Mujikari.