Ingurumenaz hitz egiten dugunean ura, airea, lurzoruak, energia, eta landare eta animalien dibertsitatea bezalako gaiak datozkigu burura, baina gizakiok ingurumenaren parte garela ahazteko joera daukagu. Gizakiok ere planetako biodibertsitatearen parte garela onartu behar dugu. Eta ez litzateke koherentea beste bizidun espezieak errespetatzen ditugun bitartean gure espezieko besteen bizi-baldintzetaz ez arduratzea.

 Ikasturte honetan zera lortu nahi dugu, ikasleek pertsonen arteko desberdintasunak ezagutzea ondasunen banaketari dagokionean eta egoera hori bidegabekeritzat hartzea. Gainera arazoari aurre egiteko indarrean dauden ekimenak ikasleek ezagutzea nahi dugu, eta pobreziarekin amaitzeko ekintzak proposatzera eta gauzatzera gonbidatuko ditugu.