Azaroaren 23an Zarauzko Urola-Kosta Mankomunitateko areto nagusian Ekintzaletzaren inguruko sensibilizazio jardunaldia ospatu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Ekintzaletzaren sentsibilizazio kanpaina honek, Lanbide Heziketako ikastetxeak Urratsbat Programaren barruan egiten aritu garen sentsibilizazio plana laguntzen du.

Zarauzko CIFP Monte Albertia BHI eta Oteiza Lizeo Politeknikoko 2.mailako 70 ikaslek hartu dute parte jardunaldi honetan.

Tknikako (Mikel Arana) ordezkariak ekintzailetza programa ezberdinak aurkeztu ondoren, CIFP Monte Albertia BHII Ikastetxeko bi ikasle izandakoak, Zarautzen enpresa martxan duten UrratsBateko ekintzaileak ( Phoenix Nails Center y Ekoreka) bertaratutakoei beraien prozesua azaldu dute.