Eskola Agenda 21 egitasmoan parte hartu duten Aroa Arana eta Nerea Etxeberria ikasleak udal foroan izan dira udal ordezkariei hondakinen inguruan landutako proposamenak eta ekarpenak aurkezten. 

Mila esker!

Hauxe izan da Oteitzako ikasleek formulatu duten proposamena: Ez gara konturatzen sortzen ari garen kalteaz, ez gara kontziente itsasoko egoeraz. Beraz, noizean behin eskoletatik hondartza garbitzera joateko txangoak burutzea da gure proposamena. Ez da nahikoa urtean behin joatearekin.