DTS taldea Bergen OP ZOOM (The Netherlands)-en bildu gara. Negu hasiera honetan bertako "Markiezaat" eskolan izan gara 2 egunetan zehar Dual Training System-eko 3 garren lan paketea amaitzeko. Oteitza Lizeoko irakasle den Aitor Azpiroz izan da bertan.

Oraingo honetan Lanbide Heziketa Dualean ibiliko diren irakasleentzat sortzen ari garen material didaktikoaren oinarriak finkatu ditugu, hala nola helburuak, ikaskuntzaren emaitzak, unitate didaktikoak, ezagutzak, trebetasunak eta konpetentziak.

Bi egunetan zehar proiektuaren hurrengo pausuak finkatu dira eta unitate didaktikoak eta aktibitate didaktikoak nola garatuko diren erabaki da.

Hurrengo bilera Portugalen izango da Otsailaren 28 an eta ordurako material didaktiko guztia bukatua egotea aurrikusten da. Ondoren eta guztia ongi baldin badoa, Holandako, Portugaleko, Lituaniako, Alemaniako eta Euskal Herriko Irakasleekin material didaktiko probatzeko prozesuan sartuko da proiektua.