Joan den apirilak 8an Diseinu Industrialeko ikasleak Zarauzko KSB ITUR enpresan izan ziren, bertako bulego teknikoan erabiltzen dituzten baliabideak eta jarraitzen duten prozesua ezagutzen. Tailerretik bisita bat egiteko aukera ere izan zuten, piezen fabrikazioaren inguruko zehaztasunak jasoz eta fabrikazio prozesuak barneratuz. Amaitzeko ponpen proba lekua ikusi zuten, bertan ponpak nola egiaztatzen diren azalpena jaso eta egiaztapena ikusteko aukera izan zuten.

Gidari izan zen Oskar Rangil eta beste langile guztietatik jasotako tratua izugarrizkoa izan zen. Bene-benetan eskertzekoa!!!!