2016-17 ikasturtetik abiatuta, Oteitza Lizeoko irakasle guztiek ikaskuntza metodologiko berrietan oinarritutako ikastaro trinko eta sakon bat jaso zuten HUHEZI-ren adituen eskutik ( hezkuntza berrikuntzan, komunikazioan eta kooperatibismoan espezializatutako fakultatea). Ondoren, gure plan estrategikoan horrela jasorik daukagunez, batxilergoko ikasgai desberdinetan, proiektuka lan egiteko material didaktiko berrian murgildu ginen eta ikaslekin lehen urratsak eman genitugun gelan bere txertaketa eginez.

2017-18 ikasturtean aurreko ikasturtean hasitako lanarekin jarraitzen dugu. Hau da, proiektuka lan egiteko erabaki irmoarekin. Gure helburuetan metodologi berri hauen txertaketa modu progresibo batean daukagu jarria eta datozen ikasturteetan hedapena areagotzen joatea.

Bestalde,Ikastolen Elkarteak konpetentzien lanketan sakontzeko BatxiLab bultzatu du. BatxiLaben helburua, batxilergoan konpetentzien txertaketa burutzea da.

Dinamika partehartzaile bati jarraiki, Ikastoletako batxilergoko irakasleei konpetentzietan oinarritutako prestakuntza eman zaie eta bigarren pausu bezala, Ikastola guztietako arlo ezberdinetako 4na irakasle bildu dira arazo-egoerak diseinatzeko. Arazo egoera hauen inplemetazioa izango da hurrengo erronka.