Surf Innovation

Azaroaren 6tik 8ra bitartean Donostian Zientzia Astea izango dugu EHUren eskutik. Oteitza Lizeoko irakasle eta EHUko ikasle den Aitor Azpirozek eginiko itsuentzako surf­ohola izango da bertan erakusgai. Horretaz gain, Surf Taulen Berrikuntza Lehiaketan aurkeztutako proiekturik onenak erakutsiko dizkigute Zientzia Astean.

Alemaniako bfw ikastetxeko irakasleak HETELen

Dual Teaching System proiektuaren barnean, HETEL zentroetako 5 irakaslek bi irakaskuntza metodo berritzaile garatu dituzte. Irakaskuntza metodo hauek Lituanian aurkeztu ziren pasa den hilabetean bertako irakasle talde bati. Orain, Alemaniako bfw lanbide heziketako praktikak eskaintzen dituzten enpresako bi irakasle Oteitza Lizeo Politeknikoan izan ditugu eta hauei ere lan hori aurkeztu zaie.

Ekin! 2014 Enpresa Ideien VII. Lehiaketako sariak banatu dituzte

Ekin! 2014 Enpresa Ideien VII. Lehiaketako A atalean eskualdeko ikastetxeetako ikasleek egindako enpresa ideiak saritu dituzte. Denera 19 enpresa-ideia aurkeztuko dituzte eta Oteiza Lizeo Politeknikoko Igor Zulaika, Alex Ruiz eta Ander Eizagirrek "Bicisikasi" bizikletan ibiltzen erakuskeko zerbitzuaren proiektuarekin irabazi dute lehen saria. Hauez gain, beste bi talde ere finalean izan dira. Zorionak guztiei! 
Argazkiak

ESME lehiaketan sarituak

ESME lehiaketa Deustoko Unibertsitateak antolatzen du. Oteitzan urtero hartzen dugu parte eta aurten bi talde geratu dira finalista. Azkenean 1 eta 2. sariak eraman dituzte.

1. saria eraman duen taldea 2. Mekatronikakoa da: Haritz Lizarralde, Aritz Diaz eta Yon Gillen. Beraien proiektua GEYRON deitzen da eta mendiko botetan gps bat jartzen dute edozein mendizale galdu edo "alud" batean geratu edo...lokalizatu ahal izateko.

Orriak

RSS - Lanbide Heziketa-rako harpidetza egin