Gipuzkoako Eskolarteko finala, maiatzaren 25ean, Arrasaten

Zortzi gaztek hartuko dute parte finalean, tartean gure Amaia Urbieta
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa azken txanpan da. Dagoeneko jokatu dira kanporaketa guztiak eta finala jokatuko da maiatzaren 25ean, Arrasateko Amaia antzokian. Zortzi gaztek hartuko dute parte bat-bateko final horretan. Bost kanporaketa jokatu ondoren sailkatu dira. 
 
• Eneko Araiztegi, Segurakoa
• Maider Arregi, Oñatikoa
• Jon Gurrutxaga, Azpeitikoa
• Iñigo Ibañez, Azpeitikoa
• Aratz Igartzabal, Gabiriakoa

ESME lehiaketan sarituak

ESME lehiaketa Deustoko Unibertsitateak antolatzen du. Oteitzan urtero hartzen dugu parte eta aurten bi talde geratu dira finalista. Azkenean 1 eta 2. sariak eraman dituzte.

1. saria eraman duen taldea 2. Mekatronikakoa da: Haritz Lizarralde, Aritz Diaz eta Yon Gillen. Beraien proiektua GEYRON deitzen da eta mendiko botetan gps bat jartzen dute edozein mendizale galdu edo "alud" batean geratu edo...lokalizatu ahal izateko.

Oteitzako sei ikasle Salbatore Mitxelena Lehiaketan E mailako saridun!!!

Salbatore Mitxelena Ipuin eta Poesia Lehiaketak aurten ere saridun batzuk izan ditu gure eskolan. Poesia mailan lehenengo saria Peru Iparragirrek eskuratu du, bigarrena Alazne Arrutik eta hirugarrena Natali Izagirrek. Ipuin arloan irabazlea Dani Aizpurua izan da, bigarren saria Lur Agirrezabalarentzat izan da eta hirugarrena Irati Ugalderentzat. Zorionak guztiei eta aurrerantzean ere inspirazioak lanean harrapa zaitzatela.

Orriak

RSS - Batxilergoa-rako harpidetza egin