TOP@DIPC 2014

Astelehenean, abenduak 15, Donostian, Eureka! zientzia museoan, Zientziarekin Solasean! topaketaren VI. edizioan parte hartu genuen. Puntako ikertzaileen eta batxilergoko ikasleen arteko topaketa honetan, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko grinari buruz hitz egin zuten eta beren lanari eta esperientziari buruzko galderak erantzun zizkieten ikasleei.

Euskomorfosia: EHUko ikasleek antolatu duten kanpaina Euskararen Egunaren harira

Euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute EHUko Leioako kazetaritza, publizitate eta ikus-entzunezko komunikazioko lehen mailako ikasleek. Tartean dira gure ikasle ohi Intza Unanue eta Amaia Urbieta.

Egunerokotasunean euskara erabiltzen ez duten horiei metamorfosi antzeko bat egin eta euskaraz biziko diren tximeletak sortzea da Euskomorfosia ekimenaren helburua.

Bideoklipa ere grabatu dute.
https://www.youtube.com/watch?v=2LuPuQlT3gQ

ARGIA aldizkarian

Maiatzaren 23an ARGIA aldizkaria barrutik ezagutzeko asmoz Lasarten duten egoitzara joan ginen. Hantxe azaldu zizkiguten erredakzioko sekretuak, talde-lanaren gorabeherak, erreportaje edo elkarrizketa batek egiten duen bidea pentsatzen hasi eta argia ikusten duen arte. Goiz-pasa ederra izan zen eta euskal astekariko langileek beso zabalik hartu gintuzten. Guri eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Bertan egon ginenon argazkia duzue ikusgai.

Orriak

RSS - Batxilergoa-rako harpidetza egin