top@DIOC 2015

Galdera bat buruan abiatu ginen Bilborantz lau lagun gure zientziarekiko ezagutza zabaltzearren. Bertan, Pedro Miguel Etxenikek umorez aurkeztutako topaketan, Nobel saridun fisikaria, David Wineland, eta BRAIN proiektuan dabilen neurobiologoa, Rafael Yuste,  ziren galderei erantzuteko prest. Hamaiketakoa barne zientziari buruzko ikuspegia handitu zitzaigun.

ESME sariak XXIV edizioa

Aurten ere Oteitza Lizeoko ikasleek ESME Junior enpresak antolatzen duen lehiaketan parte hartu dute.
Batxilergoko bi talde hamar finalisten artean sailkatu dira eta joan den ostiralean (apirilak 17) Deuston ospatu zen sari banaketan izan ginen.
Saria lehenengo hirurek jasotzen dute eta aurten ez zaigu hor egotea guri egokitu.
Dena den 4. eta 7. postuan geratu dira gure ikasleak.
ZORIONAK GUZTIEI!!!

Tesmoforias

Martxoaren 23an batxilergoko latineko ikasleak Bilbon izan ziren antzerki grekolatindarren jardunaldi batean. Valentziako gazte talde batek antzeztutako "Tesmoforias" ikusi zuten Aristofanes antzerkigile greziarrak idatzitakoa. Ikuskizun xelebrea eta aberasgarria. Agian ikustera joan zirenei antzerkia egiteko gogoa ere piztu zitzaien. Hala izan bedi!
Argazkiak hemen

Orriak

RSS - Batxilergoa-rako harpidetza egin