Zorionak Ane!

Zorionak Ane!
Ane Zulaika ikasleak 2016ko Top@dipc topaketan EDPNaturgasen eskutik galderarik berritzaileen, burutsuen, interesgarrien, argien, irudimentsuen, txundigarrien edo orijinalearentzat emandako hiru sarietako bat jaso du.
Anek luzatutako galdera honako hau izan da:

MADDI RODRIGUEZ EAE-KO BATXILERGO SARI BEREZIETAN SARIDUN

Maddi Rodriguez Oteitzako ikasleakEAEko Batxilergo Sari Berezia irabazi du. Hezkuntza Sailak urtero egin ohi du Batxilergo Sari Berezien proba, eta emaitza onena lortzen duten hamabost ikasle saritzen dira bertan. Egiaztagiria jasotzeaz gain, atzerrian ingeles ikastaroa egiteko aukera izango du Maddik, eta baita Batxilergo Sari Nazionalera aurkeztekoa ere. BEJONDEIZULA, MADDI, ETA GOZATU ONDO MEREZITAKO SARIAZ!!!!!

Hautaprobak 2015-2016

Ekainaren 8tik 10era bitartean egindako hautaproben emaitza arrakastatsua izan da aurten ere Oteitzako ikasleentzat. 147 ikasle izan dira Lizeotik aurkeztu direnak, inoizko kopururik handiena, hain zuzen ere, eta guztiek gainditzeaz gain, batezbesteko orokorraren gainetiko emaitzak lortu dituzte nabarmen.

Beraz, zorionak guztioi eta zorte on ibilibide berrian!!!!

The Nephews Band

Oteitza Lizeoko ikasle Iñigo Samaniego eta Jaime Peinado, ikasle ohi Ekaitz Iribar eta Luca Grazzi donostiarrak osatzen dute "The Nephews" funk-rock taldea. Pasa den larunbatean Estatu mailako "MusicAula" musika lehiaketako finalerdian parte hartu zuten sekulako ikuskizuna eskainiz, eta hautatuak izanez gero, ekainaren 25ean Getafen (Madrilen) ospatuko den finalean izango dira. Era berean, datorren larunbatean izango den Irun Rock lehiaketako finalerdirako ere izan dira hautatuak. Zorionak beraz, zorterik onena opa dizuegu!

Orriak

RSS - Batxilergoa-rako harpidetza egin