Gorputz hezkuntzan surfaz gozatzen.
Oteitza egun bikaina!
Nafarroako Wolkswagen-era bisita
Aurreko Irailaren 27an Robotika 2 eta Mekatronika 2 ko hainbat ikasle eta bi irakasle Nafarroako Wolkswagen lantegian izan ziren. Ikusgarria da bertan egiten duten lana, egunean 1400 ibilgailu egiteko. Polo modelo berria egiten hasi berriak dira eta benetan itzela da lantegia guztiz gora nola berritzen duten ikustea modelo berri bat egiten hasten diren bakoitzean. Mila esker hemendik Wolkswagen-en arrera bikaina egin ziguten langileei.
OTEITZAREN APUSTUA IKASKUNTZA METODOLOGIKO BERRIEN ALDE
ESPEZIALIZAZIOKO IKASLEEK ZIURTAGIRIA JASO DUTE
Oteitza Politeknikoak beTEKu Zabaltzen saioa antolatu du.
Unibertsitatera sartzeko probak 16-17
Ekainaren 7tik 9ra bitartean egindako Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE), lehen hautaproba zena, emaitza arrakastatsua izan da aurten ere Oteitzako ikasleentzat. 113 ikasle izan dira Lizeotik aurkeztu direnak, hain zuzen ere, eta guztiek gainditzeaz gain, batezbesteko orokorraren gainetiko emaitzak lortu dituzte nabarmen.
Beraz, zorionak guztioi eta zorte on ibilbide berrian!!!!
LITERATURIA 2017 ostegunetik igandera
XXXV. SALBATORE MITXELENA LEHIAKETAN BOST SARIDUN
Joan den ostiralean, maiatzak 19, XXXV. Salbatore Mitxelena lehiaketako sariak banatu ziren Modelo zineman. Bertan Oteitzako bost ikasle igo ziren oholtzara. E mailako narratiba atalean Jon Izetak jaso zuen lehen saria, Unai Aizpuruak bigarrena eta Maialen Zabalak hirugarrena. Olerkien atalean, berriz, Sara Martinez izan zen irabazle, eta Beñat Arruti bigarren. Bada artistarik gure inguruan! ZORIONAK GUZTIOI!
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- …
- hurrengoa ›
- azkena »