Gorputz Hezkuntzan surfaz gozatzen
2. Robotikakoen Volkswagen-era bixita
2. Robotikako ikasleak, gaur Urriak 2, Nafarroako Volkswagen enpresa bixitatzen izan dira. Bixitak, goizeko 10etatik 12ak arteko iraupena izan du eta bertan Volkswagen polo autoaren eraketa prozesu osoa ikusteko aukera izan dute. Hasieratik bukaerara. Gaur bertan 1390 eta 1410 ibilgailu fabrikatuko dituzte ondoren mundu osora banatuko direnak.
Erasmus lan praktiketatik itzuli dira gure ikasleak
1. Aurkeztu zure burua. Nola izena duzu, zer zabiltza ikasten, non ari zara egiten praktikak (enpesa, arloa, hiria, herrialdea).
Iker Murua - Robotika – Praga (Txekiar Errepublika)
Asier Peñagarikano – Robotika – Krakovia (Polonia)
Xabi Eskudero – Mekatronika – Wroclaw (Polonia)
Iban Tartas – Diseinua – Malta2. Zergatik erabaki zenuen lan praktikak atzerrian egitea?
Iker: hizkuntzagatik batez ere, itzultzean lan munduan ate gehiago zabaltzeko, curriculuma aberasteko, eta etxetik kanpo bizitzeko.
HAUTAPROBA %100EK GAINDITU DU AURTEN ERE!!!
Eskola Agenda 21 egitasmoaren baitako foroa ikasleen eta udal ordezkarien artean
Alemaniako bfw ikastetxeko irakasleak HETELen
Dual Teaching System proiektuaren barnean, HETEL zentroetako 5 irakaslek bi irakaskuntza metodo berritzaile garatu dituzte. Irakaskuntza metodo hauek Lituanian aurkeztu ziren pasa den hilabetean bertako irakasle talde bati. Orain, Alemaniako bfw lanbide heziketako praktikak eskaintzen dituzten enpresako bi irakasle Oteitza Lizeo Politeknikoan izan ditugu eta hauei ere lan hori aurkeztu zaie.
Ekin! 2014 Enpresa Ideien VII. Lehiaketako sariak banatu dituzte
Ekin! 2014 Enpresa Ideien VII. Lehiaketako A atalean eskualdeko ikastetxeetako ikasleek egindako enpresa ideiak saritu dituzte. Denera 19 enpresa-ideia aurkeztuko dituzte eta Oteiza Lizeo Politeknikoko Igor Zulaika, Alex Ruiz eta Ander Eizagirrek "Bicisikasi" bizikletan ibiltzen erakuskeko zerbitzuaren proiektuarekin irabazi dute lehen saria. Hauez gain, beste bi talde ere finalean izan dira. Zorionak guztiei!
ArgazkiakOTEITZAKO IKASLEAK SALBATORE MITXELENA LITERATUR LEHIAKETAKO SARIAK JASOTZEN
ARGIA aldizkarian
Maiatzaren 23an ARGIA aldizkaria barrutik ezagutzeko asmoz Lasarten duten egoitzara joan ginen. Hantxe azaldu zizkiguten erredakzioko sekretuak, talde-lanaren gorabeherak, erreportaje edo elkarrizketa batek egiten duen bidea pentsatzen hasi eta argia ikusten duen arte. Goiz-pasa ederra izan zen eta euskal astekariko langileek beso zabalik hartu gintuzten. Guri eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Bertan egon ginenon argazkia duzue ikusgai.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- hurrengoa ›
- azkena »