ESPEZIALIZAZIOKO IKASLEAK ALDERANTZIZKO INGENIARITZA SAIO BATEAN

Urriaren 11n, TKNIKAk Oteitza Lizeo Politeknikoko Espezializazioko ikasleentzat bereziki  antolatutako ALDERANTZIKO INGENIARITZA saio batean izan ginen. Bertan piezen eskaneatua eta lortutako geometriaren inguruko lanketa egin zuten. Etorkizun haundiko teknologia izaki, saio benetan interesgarria eta gozagarria izan zen espezializazioko gure ikasleentzat.

Oteitza Lizeo Politeknikoko Iñigo Aranguren irakasleak talentuen identifikazioaren inguruko ekitaldi batean parte hartu zuen Baionan

Ekitaldia apirilak 25ean izan zen, Baionan, eta bertan parte hartu zuten 55 eragileek, ikastetxe, kluster eta bestelako eragile sozioekonomikoak oro har, beraien esperientziak aurkeztu zituzten. Aurkezpenak profil profesionalen identifikazioaren, enpresen prestakuntza beharrizanen eta esparru honetako bestelako ekintza interesgarrien ingurukoak izan ziren.

IZAR CUTTING TOOLS enpresara bisita

Martxoaren 16an Amorebietan kokatuta dagoen IZAR CUTTING TOOLS lantokia bisitatzen egon ginen postzikloko ikasleekin. Industrian erabiltzeko ebaketa-erreminten inguruan konponbideak eskaintzen dituen enpresa da berau, eta Europako HSS eta Metal Gogorreko barauts eta fresa ekoizlerik garrantzitsuenetakoa izateko ikuspegia dute. Hemendik eskertu eman zizkiguten azalpen guztiengatik eta gurekiko izan zuten arduragatik. ARGAZKIAK

ESPEZIALIZAZIOKO IKASLEAK 3D INPRIMAKETA ETA ALDERANTZIZKO INGENIARITZA SAIO BATEAN

3D INPRIMAKETA ETA ALDERANTZIZKO INGENIARITZA jardunaldi interesgarri batean  parte hartzeko aukera izan genuen joan den  Otsailak 4ean, Irungo CIFP Bidasoa ikastetxean.  Bertan Abiadura Azkarreko eta Etekin Handiko  Material Berezien Aurreratutako Mekanizatua Espezializazioko ikasleak eta irakasleak izan ziren.

Sariki, Tumaker, Pixel Sistemas,  Optimus 3D,  Fast 3d Bidasoa, Plabs 3D enpresek eta horretan dabiltzan lanbide heziketako ikastetxe batzuk azaldutako egunerokotasuna ezagutzeko  jardunaldia izan zen,  oso interesgarria gainera.  

Orriak

RSS - Postgradua Produkzioan-rako harpidetza egin