Kalapitak badu 14.

Kalapitaren 14. alea irakurgai duzue. Aurten agur esaten dioten ikasleek zein asmo dituzten argitu digute, eta agur ederra eskaini ere bai. Jakin ezazue Oteitzan gelditzen garenok beti izango ditugula gogoan zuek egin eta bizitakoak. Mila esker guztioi hor izateagatik !

12. Kalapita

2015-2016 ikasturteko KALAPITAk argia ikusi du. Horoskopoarekin bete-betean asmatu dugu (irakurri besterik ez duzue), artikulu bixi eta kuriosoak ere badira, arrakasta itzela duten kalapipasak hortxe dituzue eta ikasle bati elkarrizketa interesgarria sarean idatzi duen liburu baten inguruan. Orriak zeuenak dira hemendik aurrera.

Ondo izan eta mila esker. 

 

 

Kalapita11

Kaixo, kaixo.
Ikasturte honetako azken Kalapitak argia ikusi du. Azterketa garaia dator baina gogoratu hori ere pasako dela eta gero opor luzeak goza ditzakezuela.
Mila esker gurekin izateagatik.
Hurrengo urtean gehiago eskainiko dizuegulakoan...
"Bide bat aurkitzen ez badugu eraiki egin behar da"

Kalapita10

Kaixo kalapita zaleok. Ikasturte honetako bigarren alea ikusgai daukazue dagoeneko. Maitasunari tartea egin diogu, nola ez.  Kirolean Sara Iparragirre elkarrizketatu dugu, horoskopoak zure etorkizuna iragarriko dizu eta aurreko alean hasitako ipuinaren jarraipena irakurgai duzue. Oporretarako errezeta bat ere erantsi dizuegu, etxeko sukaldean praktika dezazuen. Eta betikoa, kalapipasak, poesia, kontu-kontari... Goza dezazuela! Mila esker gurekin izateagatiiiiiiiiiiik!

RSS - Kalapita-rako harpidetza egin