Hemen gaituzue berriro kalapita aldizkariaren 20. edizioarekin eskuartean
Hiruhilekoak joan, hiruhilekoak etorri, hemen gaituzue berriro kalapita aldizkariaren 20. edizioarekin eskuartean. Ale honetan bitxikeria anitz aurki dezakezu, hala nola, garai ezberdinetan irakastea suertatu zaien bi irakasleren pasarte eta iritziak, denborapasak, txisteak, horoskopoa eta errezetak. Hurrengo orrian hasi eta zuk nahi duzunean amaituko da korridorean zurekin gurutzatzen den ikasle talde batek hiruhileko honetan zehar ekoiztu duen aldizkaria.Gera zaitez! Mireia Aldaz
EGA: 2019ko 1. deialdirako matrikula epea zabalik.
Epea: urtarrilaren 7tik 21era ( eguerdiko 12:00ak arte).
Nola: internet bidez, honako webgunean: http://www.euskadi.eus/hezkuntza-euskara/
Orri horretan izango dituzu matrikulazio inprimakiaz gain, azterketari buruzko argibide guztiak, egutegia eta baita prestatzeko material osagarria ere. Matrikula betetzean arazorik izanez gero, euskara-irakasleari galdetu edo ZUZENEAN zerbitzura dei dezakezu (012).
EGA 2018ko 1. deialdirako matrikula epea zabalik.
Epea: urtarrilaren 8tik 22ra (12:00ak arte).
Nola: internet bidez, honako webgunean: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/euskara
Orri horretan izango dituzu matrikulazio inprimakiaz gain, azterketari buruzko argibide guztiak, egutegia eta baita prestatzeko material osagarria ere. Matrikula betetzean arazorik izanez gero, euskara-irakasleari galdetu edo ZUZENEAN zerbitzura dei dezakezu (012).
Beraz, badakizu: azterketa egitekotan bazara, matrikulatu lehenbailehen eta ekin lanari!!!
LITERATURIA 2017 ostegunetik igandera
XXXV. SALBATORE MITXELENA LEHIAKETAN BOST SARIDUN
Joan den ostiralean, maiatzak 19, XXXV. Salbatore Mitxelena lehiaketako sariak banatu ziren Modelo zineman. Bertan Oteitzako bost ikasle igo ziren oholtzara. E mailako narratiba atalean Jon Izetak jaso zuen lehen saria, Unai Aizpuruak bigarrena eta Maialen Zabalak hirugarrena. Olerkien atalean, berriz, Sara Martinez izan zen irabazle, eta Beñat Arruti bigarren. Bada artistarik gure inguruan! ZORIONAK GUZTIOI!
Kalapitazaleok hementxe duzue 16. alea
Kaixo Kalapitazaleok. Hementxe duzue 16. alea, zuen gustuko kalapipasekin eta iritziekin. Nadia Erostarbe surflariari elkarrizketa egin diogu, horoskopoak oraingoan ere asmatuko du zer datorkigun, eta Patxiri txoko bat eskaini diogu, aurtengo une hunkigarriena berak eman digulako. Mila esker guztioi, eta ondo izan.
20. KORRIKA BADATOR!
EGA 2018ko 1. deialdirako matrikula epea zabalik.
Zikloetako ikasleentzat EGA lantzeko ikastaroak
EGA ateratzeko asmoa duten zikloetako ikasleek Oteitzan bertan ikastaroa izango dute AEKren eskutik, urriaren 6an hasi eta ekainaren erdira arte. Izena eman dutenek astearte eta ostegunetan 14:15etik 15:15era izango dituzte klaseak eta astero ordu pare bateko etxerako lanak ere izango dituzte EGArako nahiz HABEko C1 azterketarako prestatzeko.
Hamabi ikaslek eman dute aurten izena, erdi mailakoak gehienak. Ea gogoz ekin eta helburua lortzen duten!
Orriak
