KSB Itur enpresak Oteitza Lizeo politeknikoko ikasleeak babesten ditu STARTinnova programan

Oteitza Lizeo politeknikoko ikasleak KSB Itur enpresa bisitatzen egon ziren joan den hilabetean, STARTinnova programan babesle duten enpresan. . Programa hau ekintzaileak bultzatzeko sortutakoa da eta bertan 800 bat ikasleek hartzen dute parte.  Gehiago irakurri nahi  izan ezkero HEMEN.

Gure ikasleak KSB ITUR enpresan

2. mekanika eta 2. elektrikako ikasleek Start Innova izeneko programan hartu dute parte. Programa honen bidez ikasleek jokabide ekintzailea lantzen dute taldeka beraien negozio ideiak garatuz.

Start Innova programak aldi berean, enpresa bat gertutik ezagutzeko aukera ematen du. Hori dela eta gure ikasleak KSB Itur enpresa bisitatzera joan ziren pasa den asteazkenean, urtarrilak 18. Bisitaren ondoren, landutako negozio-ideiak azaldu zizkieten bertako arduradunei.

Oteitzan eginiko FUTBOLIN berrien erakusketa. OSTIRALA 26, Jolasgaraian.

Robotikako ikasleek 2 futbolin berri montatu dituzte ikasleek automatikoki elkarren aurka jokatu dezaten. Futbolinek badaukate ikasleak makinaren kontra jokatzeko aukera ere. 

Ostiral hontan, Otsailak 24, jolasgaraia aurretik montatuko dugu eta jolasgaraian nahiz ondorengo orduan 1. Solairuan egongo inork bertan jolastu nahi badu.

Gonbitea luzatzen dizuegu beraz futbolinei begiradatxo bat  bota diezaiezuen eta partidatxo bat galdu dezazuen. Guk ebaluaketa guztia daramagu entrenatzen.

Adeitasunez, 1.go Robotikako ikasleak.

RSS - Ekintzaile proiektuak-rako harpidetza egin