Oteitzako bi irakasle Alemanian izan dira, bertan berrikuntza nola kudeatzen duten jakiteko

HETELeko beTEKu taldeko hamabi irakasle (honako ikastetxe hauetakoak: Egibide,  Salesianos Deusto, Salesianos Urnieta, Urola Garaiko Lanbide Eskola, La Salle Berrozpe,  Mondragon Goi Eskola eta Oteitza Lizeo Politeknikoa) Alemanian izan dira apirilaren 20tik  24ra bitartean, Sajonia Garaiko hainbat erakunde bisitatzen, berrikuntza teknologikoaren  alorreko jardunbide egokiak ezagutzeko. Hain zuzen, berrikuntza teknologikoaren alorreko  jardunbide batzuk aukeratu dituzte, Lanbide Heziketako ikastetxeetan nola erabiltzen diren  ikusteko. 

RSS - Ceret-rako harpidetza egin