Volkswagen Navarra-ra bixita
Asteartean, Lanbide Heziketako Robotikako 2. mailako eta Mekatronikako 1. mailako ikasleak Nafarroako Volkswagen Navarra-ren instalakuntzak ikusten izan ziren. Asteartean bertan, 1451 Volkswagen Polo (hau da Iruñan egiten den ibilgailu mota) egiteko helburua zuten eta horretan zebiltzan buru-belarri lanean bai milaka Robot eta baita lantegi hau osatzen duten 4.400 langileak. A07 Polo-aren bertsio berria fabrikatzen hasteko instalakuntzak prestatzen ari dira eta txapisteriako eraikuntza berria ia bukatua dute.
Glual Energy Enpresara Bixita
Apirilak 30 ean Goi Mailako 1.- Diseinu, 1.-Produkzio eta 1.-Mekatronika ko taldeak, eta egun hauetan gurekin egon diren bi ikasle aleman, Azpetiko Glual enpresak dituen hiru lantoki (Hydraulics, Burni eta Energy) bisitatu genituen.
Zehastasun maila handiko instalazio oleo-hidraulikoen sektorean dihardu Glualek, besteak beste.
Enpresa honetan lanbide heziketako hainbat ikasle dihardute lan praktiketan, hauetatik batzuk Dual - Hezibi eran.
Mila esker bertako arduradunei gurekin izandako jarrerarengatik.
Michelin-era bixita
