Agenda 21 eko albisteak eta estekak

EA21 egitasmoaren baitako foroa ikasleen eta udal ordezkarien artean

Eskola Agenda 21 egitasmoan parte hartu duen June Lizaso ikaslea udal foroan izan da udal ordezkariei ekitatea eta klima aldaketaren inguruan landutako proposamenak eta ekarpenak aurkezten. 

Mila esker!

Hauxe izan da Oteitzako ikasleek formulatu duten proposamena: Herri mailako faroletan LED motako bonbilak jartzea proposatzen dugu; garestiak diruditen arren nahiko merkeak ateratzen baitira, bai gure poltsikorako eta baita ikuspegi ekologikorako ere. 

Gora egin du birziklatze tasak

2016-2017 ikasturtean zehar Oteitzako birziklatze tasak gora egin du nabarmen. Edukiontzi hori eta marroi gehiago jartzeak asko lagundu du horretan. Birziklatze tasa handitzearekin batean automatikoki murriztu egin da zabortegira bidaltzen diren hondakinen bolumena. Beraz, jarrai dezagun bide honetatik, ingurumena gure esku baitago!

Zaindu dezagun maite dugun hori!

Ekitatearen gaia Eskolako Agenda 21en

Ingurumenaz hitz egiten dugunean ura, airea, lurzoruak, energia, eta landare eta animalien dibertsitatea bezalako gaiak datozkigu burura, baina gizakiok ingurumenaren parte garela ahazteko joera daukagu. Gizakiok ere planetako biodibertsitatearen parte garela onartu behar dugu. Eta ez litzateke koherentea beste bizidun espezieak errespetatzen ditugun bitartean gure espezieko besteen bizi-baldintzetaz ez arduratzea.

Orriak

RSS - Agenda 21-rako harpidetza egin