Urola Kostako Udal Elkarteko Lehendakariaren batera izan dira agerraldian Iñigo Mujika, Oteitza Politeknikoko TK Guneko arduraduna, eta Olaia Landa, eXperientziak enpresako bazkidea. Mujikak “ezinbestekotzat” jo du Udal Elkarteren diru-laguntza programa: “Guretzat esperientzia oso aberasgarria izan da”. Alde batetik, enpresa txiki nahiz ertain askorentzat “aukera bakarra delako etengabeko hobekuntzan aurrera egin eta indarra hartzeko”. Bestetik, ikastetxeak lan-munduarekin zuzeneko harremana izatea ahalbidetuz, “ikasitakoak ikasgeletara eramatea balio erantsi nabarmena delako gure zentroarentzat”.  Mujikak adierazi du aurten ere badutela Udal Elkartearen lankidetza-egitasmoetarako diru-laguntzetara aurkezteko asmoa.

 

 

Iaz Oteitza TK gunearen eskutik 5 proiektu aurkeztu eta garatu ziren. Horietako bat Engranajes Juaristi Zarauzko enpresarekin lankidetzan garatutakoa da. Mujikak azaldu du nola Udal Elkartearen laguntzaren bitartez, posible izan den makina automatiko bat garatzea. Ordura arte, engranajeak mekanizatzeko makina batean pieza finkatzerakoan, langileek eskuz kolpatu behar izaten zuten pieza, eta horrek lesio larri asko zekarren langileentzat. Mujikaren iritziz, Udal Elkartearen laguntzak ahalbidetu du makina garatu ahal izatea eta, ondorioz, “lan-prozesuak arinduz, langileen bizi-kalitatea hobetu eta enpresaren errentagarritasuna handitzea”.

 

 

Olaia Landak, bere aldetik, eXperientziak enpresatik Aiala Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean garatzen ari diren SU-ARTEAN izeneko proiektuaren berri eman du. Landaren hitzetan, 2002tik 2008ra bitartean jaiotako gaztetxoentzat bideratutako esperientzia-proiektu berritzailea da SU-ARTEAN eta oinarritzen da “elkarlanean” eta azken urteetan sukaldaritzaren munduak “ikuspegi ludiko eta didaktikoaren arloan eginiko jauzi kualitatiboan”.

 

 

Lankidetza egitasmoak garatzeko Udal Elkartearen laguntzetara aurkezteko asmoa adierazi du Landak. Bere ustez, ekimenak “bete-betean bat egiten duelako” eskualdeko hezkuntza zentroek eta enpresek lankidetzan proiektuak sustatzeko mankomunitatearen laguntzekin. Aialaren eskutik, gaztetxoenek Zarauzko merkatu plaza eta bertako kultura ezagutuko dute eta, aldi berean, sukaldaritzaren xarma bizitzearen esperientzia gogoangarria bizi ahalko dute.

  

Esparrua: