Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren V Edizioaren Oinarriak, Eskaera Orria eta Memoria Teknikoa atal honetan aurkituko dituzu (2018 urtea).
Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren V Edizioa
- Erkidegoko 35 urte arteko gazteentzat
- 2.500 eta 2.000 euroko sariak eta baliabide industrialak ideia garatzeko eta negozio bihurtzeko.
- Aurkezteko epea: 2018ko APIRILAren 9tik MAIATZAREN 15 arte
Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Tkgune Fabrikazioa gazteentzako enpresa industrialen ideia lehiaketaren V Edizioa abiatu dute, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
EKINTZAILETASUNA SEKTORE INDUSTRIALEAN
Ekintzailetasun industrialaren eremuan kokatuz, Euskal Herrian errotutako beste ekintza on batzuk osatu nahi ditu.
Beste sektoreekin alderatuta ekintzailetasun industrialak baditu hainbat zailtasun; ondorioz, mota honetako proiektuen kopurua txikiagoa da. Batetik azpiegitura garestiak behar ditu abiatzen diren momentutik (makinak batik bat), eta horrek dakarren finantzazioa litzake lehen oztopoetako bat.
Testuinguru honetan, ekintzailetasun industriala sustatzeko eta etorkizuneko erronkak era arrakastatsuan lantzen lagunduko duen eremua sortzeko, ekimen hau abiatzea egokitzat jo dugu.
LEHIAKETAREN OINARRIAK: 18_TKF_lehiaketa_oinarriak_eu.pdf
ESKAERA ORRIA: 18_TKF_leihaketa_eskaera_orria_eu_es.pdf (pdf formatua bete ahal izateko zuzenean ireki beharrean deskargatu fitxategia, bete eta bidali)
MEMORIA TEKNIKOA: 18_TKF_lehiaketa_memoria_teknikoa.pdf (pdf formatua bete ahal izateko zuzenean ireki beharrean deskargatu fitxategia, bete eta bidali)
Harremanetarako: Iñigo Mujika (mujika@oteitzalp.eus; 943 111 000)
TKGUNE FABRIKAZIO SAREKO LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE-PARTAIDEAK: IMH (Koordinazio burua), Bidasoa, Egibide, Elorrieta Errekamari, Goierri, Lasalle Berrozpe, Lea Artibai, Miguel Altuna, Oteitza Lizeo Politeknikoa, Salesianos Deusto, Tolosaldea, Txorrierri, Ugle, Usurbil.