Aurten ere janari bilketa egingo du Saharautz elkartasun taldeak, Tindufeko kanpamenduetan dauden sahararrei laguntzeko. Herriko ikastetxeetan eta merkatalguneetan jasoko dute materiala, urtarrilaren 22tik 27ra. Fronte Polisarioak bost gai biltzeko eskatu du: azukrea, atun latak, konpresak, dilistak zein arroza, hain zuzen ere.

Iturria: Zarauzko HITZA

Esparrua: