Forma Konplexuen mekanizatua
Material Berrien mekanizatua
3+2 ardatzetan mekanizatu aurreratua
5 ardatzetan mekanizatua

.

ETORKIZUN HANDIKO TEKNOLOGIA BERRITZAILEA ETA PREZISIO HANDIKOA

Urte askotan lan egin ondoren eta Kualifikazioen Euskal Institutua (KEI) eta Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburu ordearen eskutik, Joxemari Kortaren Bidetik Fundazioko kide batzuek, Oteitzako kideak eta Urola Kosta bailarako enpresen ordezkari batzuek osatzen duten lan talde batek espezializazio berri bat diseinatu dute “Mecanizado Avanzado de Materiales Especiales a Alta Velocidad y Alto Rendimiento” izenpean. Espezializazio hau Goi Mailako Produkzioaren Programazio Zikloa egina dutenei bideratuta dago.
Espezializazioak etorkizun handia du eta balio erantsi berritzaile ikaragarria, enpresen lehiakortasuna areagotuz eta beraien etorkizunaren noranzkoa goi mailako  teknologietara  bideratuz, lanbide berriak jorratuz eta gorantz doazen sektoreetan lana aurkituz, hala nola, aeronautika aeroespaziala, biomedikuntza, eolikoa,...
Teknologia honen bitartez material bereziak, exotikoak eta berriak mekanizatu ahal izango ditugu, hala nola, altzairu tenplatuak, aluminio-, titanio-, nikel- eta magnesio- aleazioak, mekanizatzeko konplexuak diren materialak, geometria konplexuak eta neurri, geometria eta azalera perdoi oso zorrotzekoak.
KEI eta Euskadiko Lanbide Heziketako Sailburu ordearen onarpena jaso ondoren eta Joxemari Kortaren Bidetik eta Urola Kostako enpresen oniritzia jaso ondoren, 2015 azaroaren 23an jarriko da martxan espezializazioa, DUAL formatuan, formazio espezializatua ikastetxe, ikerketa zentro eta adituen eskutik jasoko da eta praktikak maila teknologiko altuko enpresetan gauzatuko dira.
Espezializazioan 120 orduko proiektu bat ere gauzatuko dute, enpresaren arazo erreal bat landuz eta ikastetxeko aholkulari baten laguntzaz.
Abiadura azkarreko eta etekin handiko mekanizatuak maila altuko hizkuntza erabiliz mekanizatuko dira, "bata zuri industria" izenpean lan eginaz eta garai bateko buzoak ahaztuz.
1600 orduko formakuntza jaso ondoren, espezializazioa amaitzen duten teknikari berrien %100 laneratuko delakoan gaude.
Norbaitek informazio gehiago nahiko balu, jar dadila Iñigo Arangurenekin harremanetan (iaranguren@oteitzalp.com). Beste bilera baterako egun eta ordua finkatuko ditugu.

Kokalekua

Etorkizuna/ Gaur Egun

  • Prezisio handiko mekanizatuak (µm)
  • Forma konplexuen mekanizatua (5 ardatz)
  • Material Berrien mekanizatua
  • Estrategia berrien mekanizatua
  • CAM bidezko mekanizatua eta simulazioa
  • Prezisio handiko mekanizatuen berifikazioa
  • Piezen gauzatze denboraren kudeaketa
  • Gorantz doazen sektoreko piezen mekanizatua
  • Ingeles teknikoaren ezagutza

Sarrera Betekizunak

Edukiak

  • M1: Abiadura Azkarreko eta Etekin Handiko mekanizatua gauzatzeko planu eta solidoen moldatzea. (102 ordu – 3ordu/astean)
  • M2: Gorantz doazen sektoreetan erabiltzen diren material bereziak (68 ordu – 2ordu/astean)
  • M3: Abiadura Azkar eta Etekin Handian figura konplexuak mekanizatu ahal izateko planifikazioa. (204 ordu – 6 ordu/astean)
  • M4: Abiadura Azkar eta Etekin Handian figura konplexuak eta material bereziak mekanizatzea. (170 ordu - 5 ordu/astean)
  • M5: Espazio metrología erabiliz Abiadura Azkarreko eta Etekin Handiko mekanizatuan lortutako piezak baieztatu. (136 ordu – 4 ordu/astean)
  • M6: Abiadura Azkar eta Etekin Handian mekanizatutako proiektua (120 ordu)

Harremanetarako

Iñigo Aranguren

Gipuzkoa kalea, 5

20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Tel. +34 943 111 000  Fax. +34 943 110 990

iaranguren@oteitzalp.eus

www.oteitzalp.eus