Joan den martxoaren 23an, Oteitza Lizeo Politeknikoko ikasle izan diren  Maria Manterola eta Imanol Arrillagak "Aparteko Batxilergoko Saria 2016-2017" jaso zuten. 

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak eta Maite Alonso sailburuordeak, 2016-2017 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak banatu zituzten martxoaren 23an Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu zen ekitaldian. 15 gazte irabazleek, saridun zirela egiaztatzen zuen diploma jaso zuten sailburuordearen eskutik, eta horrekin batera, Toronton (Kanada) hiru asteko ingeles ikastaroa eta egonaldia ere eskuratu dute, uda honetarako.

Joan zen 2016-2017 ikasturtean 14.000 ikaslek baino gehiagok bukatu zuten Euskadin Batxilergoa, eta horietatik 519 aurkeztu ziren Sari Berezia eskuratzeko probetara. Guztiek betetzen zuten baldintza hau: Batxilergoko bi kurtsoetan 8,75etik gorako bataz besteko nota. 2017ko ekainaren 13an burutu zuten proba, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, unibertsitatera sartzeko hautaprobak amaitu ondoren. Azterketan, hiru ariketa gainditu behar izan zituzten, bai norberaren Batxilergo modalitateari zegozkion ikasgai espezifikoen ingurukoak, bai hizkuntza probak (Euskara edo Gaztelania, eta atzerriko hizkuntza bat). Azkenik, puntuaziorik altuena lortu zuten 15 ikasleek eskuratu zuten saria, gaur eguerdiz jaso duten saria, hain zuzen ere.

Esparrua: